Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Larrabetzun jokatuko da azken finalaurrekoa

2016/11/29
Bertan erabakiko da zeintzuk izango diren zortzi finalistak; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Udagoieneko faseko hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatuko da abenduaren 3an, zapatua, Larrabetzuko udal frontoian. 17:30etik aurrera sei bertsolari ariko dira kantuan. Hurrengoak:

  • Ander Elortegi Garatea
  • Etxahun Lekue Etxebarria
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
  • Julen Erezuma Arzanegi
  • Mikel Goiriena Larrazabal
  • Miren Amuriza Plaza

Zapatuan kantatuko duten bertsolarietatik Etxahun Lekue 2014an finalista izandakoa da, beraz, saio honetan sartuko da Txapelketan. Besteetatik Ibon Ajuriagojeaskoa eta Miren Amuriza inoiz finalista izandakoak dira, kanporaketa fasean hasi zuten txapelketa. Ander Elortegik, Julen Erezumak eta Mikel Goirienak hasierako fasetik hasi dute 2016ko Txapelketa.

Saioko gai-emailea Maite Berriozabal Berrizbeitia izango da, eta epaileak, ostera, hurrengoak: Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea eta Itziar Basterretxea Olarreaga arituko dira.

Finalaurrekoen fasearen ostean finala jokatuko da, abenduaren 17an, Bilbon. Larrabetzuko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta besteek, puntuazioz edukiko dute horretarako aukera. Larrabetzun jakingo da zein izango den abenduaren 17an Bilbao Arenan kantatuko duen zortzikotea.