Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Hika Ateneoan egin da udagoieneko aurkezpen jaia

2016/10/06
Txapelketako parte hartzaileak batu dira Bilbon udagoieneko faseari ondoetorria emateko.

Txapelketak jende asko batzen du bere bueltan: bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak, antolatzaileak eta abarrak. Horiek elkartu ziren atzo iluntzean Bilboko Hika Ateneoan, Txapelketako udagoieneko faseari ondoetorria emateko.

Txapelketaren mezua entzun ostean, bertsoak kantatu zituzten elkarregaz, eta Txapelketaren xehetasun guztiak ezagutu ondoren, talde argazkia atera zuten.

Aurkezpena egin ostean, hurrengo zita lehenengo kanporaketan dago: urriaren 15ean, Mungiako Olalde aretoan. Informazio osoa, esteka honetan.