Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Gautegiz-Arteagan izango da hurrengo geldialdia

2018/04/24
Apirilaren 28an jokatuko da Udabarriko Faseko hurrengo sailkapen saioa Gautegiz-Arteaga; kultur etxean izango da, 17:30ean.

Udabarriko Faseko saio bakarra jokatuko da hurrengo asteburuan. Gautegiz-Arteagan izango da, apirilaren 28an, 17:30etik aurrera, kultur etxean.


Kantatuko duten bertsolariak, hauek izango dira:

Maider Barañanok lehenengoz kantatuko dute Txapelketan.

Saioan gaiak ematen Leire Garatxena Larrabe ariko da. Epaimahaia, ostera, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Mirari Azula Aurrekoetxeak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatuko dute. Idazkari lanak Itziar Basterretxea Olarreagak egingo ditu.

Saiorako sarrerak kultur etxeko atean egongo dira salgai, egunean bertan, 17:00etatik aurrera.

                Twitter Facebook Instagram YouTube