Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Finalerako oharrak

2018/12/13
Zapatuan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Bilbao Arenan; ohar batzuk luzatu gura dizkie entzuleei Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak ohar batzuk eman nahi dizkie bertsozaleei abenduaren 15ean Bilbao Arenan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako. Jende asko batuko gara leku berean, horregatik, antolatzaileei kasu egin eta jarraitu oharrei.

Sarreren salmenta:

Finalerako sarrerak eskuratzeko bideak, hauek dira:

  • Zapatura arte www.bertsosarrerak.eus atarian
  • Zapatuan, txarteldegian, 12:30etik aurrera

Ateen irekiera:

Bilbao Arenako ateak 15:30ean zabalduko dira. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak sasoiz joateko gomendioa eman gura die bertsozaleei jende asko batuko garelako eta azken orduko trabarik egon ez dadin.

Bilbao Arenara nola heldu:

Hainbat bertso eskolek eta udalek autobusak antolatu dituzte herrietatik finalera joateko. Aukera izanez gero, horietan joateko gomendioa egin nahi du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.

Aukera hori izan ezean, finalera garraio publikoan joateko gomendioa luzatu gura du. Bilbao Arenara heltzeko, Bilbora heltzeko garraio publikoak eskaintzen dituen ohiko bideak erabili behar dira. Ostean, Bilboko Metroan Alde Zaharreko geltokian jaitsi, eta Unamunoko atetik irten behar da. Handik Miribillara oinez hamar minutu-ordu laurden daude.

Umeen Gunea:

Finalerdietan legez, finalean ere egongo da Umeen Gunea. Saioak irauten duen artean umeen gune horretan egoteko aukera edukiko dute eta hezitzaileak egongo dira eurekin batera. Zerbitzua doakoa da, baina aurretiaz izena ematea gomendatzen da. Izena aurretik ematen duten ume guztiek edukiko dute aukera gunean egoteko, baina egunean bertan datozenak kopuru batera arte hartuko dira bakarrik. Izena emateko idatzi bizkaikotxapelketa@bertsozale.eus helbidera.

Bestelako oharrak:

  • Sarrera bakoitzak bere kodea du eta, beraz, sarrera berarekin ezingo da pertsona bat baino gehiago sartu
  • Segurtasun arazoak ekiditeko, aretora ezingo dira sartu elementuak garraiatzeko karroak eta hozkailuak. Ezta kristalezko edukiontziak, latak eta plastikozko botila handiak ere
  • Emergentzia kasuren bat balego, antolatzaileek emandako oharrei kasu egin
  • Bilbao Arena aretoan ezin da erre
  • Leku txikian jende asko elkartuko gara. Bertsolariek mugimendu guztiak sumatzen dituzte oholtzatik; horregatik, mugitu behar izanez gero, itxaron bertsoaldia amaitu arte.

                Twitter Facebook Instagram YouTube