Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Finalari buruzko oharrak

2023/12/14
Bilbon jokatuko da zapatuan, abenduaren 16an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. Hona hemen bertaratuko zareten bertsozaleok kontutan hartzeko hainbat ohar.

Sarreren salmenta

Finaleko sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian egongo dira eskuragai. Egunean bertan, sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko da, 15:00ean.

 Bilbao Arenara nola heldu

Bilbao Arenara heltzeko, Bilbora garraio publikoak eskaintzen dituen ohiko bideak erabili behar dira. Bilboko Metroan joanez gero, Alde Zaharreko geltokian jaitsi behar da, eta Unamunoko atetik irten. Handik Miribillara oinez hamar minutu-ordu laurden daude.

Bestalde, zeinbait udal zein bertso eskolek autobusak antolatu dituzte herrietatik finalera joateko. Horiek erabiltzea ere aholkatzen du antolakuntzak.

Ateen irekiera

Bilbao Arenako ateak 15:30ean zabalduko dira. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak sasoiz joateko gomendioa egin gura die bertsozaleei, jende asko batuko garelako eta azken orduan trabarik ez egoteko.

Gurpildun aulkiak

Gurpildun aulkian datozen bertsozaleek, aurretiaz antolakuntzari jakinaraziz gero, nondik sartzea komeni den adierazten duten oharrak jasoko dituzte. Horretarako bizkaikotxapelketa@bertsozale.eus helbidera idatz daiteke.

Bestelako oharrak

- Sarrera bakoitzak bere kodea du eta, beraz, sarrera berarekin ezingo da pertsona bat baino gehiago sartu.
- Areto barruan ezin da ez jan ez edan, beraz, ezin da areto barrura ezer sartu.
- Emergentzia kasuren bat balego, antolatzaileek emandako oharrei kasu egin.
- Bilbao Arena aretoan ezin da erre
- Bertsolariek mugimendu guztiak sumatzen dituzte oholtzatik; horregatik, mugitu behar izanez gero, itxaron bertsoaldia amaitu arte.

                Twitter Facebook Instagram