Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Etxebarrian jokatuko da domekan lehenengo finalaurrekoa

2021/11/16
Azaroaren 21ean izango da saioa Etxebarriako frontoian, 17:00etatik aurrera; sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Finalaurrekoen fasean sartu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Domekan jokatuko da lehenengoa, azaroaren 21ean, Etxebarriako frontoian. Ohiko moduan 17:00etan hasiko da saioa eta, kantuan, hurrengo bertsolariak egongo dira:

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Gai-jartzailea Zihara Enbeita Gardoki izango da. Epaimahaiko kideak, ostera, Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo, Joseba Santxo Uriarte eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, berriz, Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

                Twitter Facebook Instagram