Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Erabakita geratu da finaleko zortzikotea

2018/12/01
Hiru finalaurreko jokatu ostean, erabakita geratu da zeintzuk kantatuko duten Bilbao Arenan.

Gaurko finalaurrekoaren ostean, erabakita geratu da zeintzuk izango diren finalean kantatuko duten bertsolariak:

  • Miren Amuriza Plaza
  • Nera Ibarzabal Salegi
  • Jone Uria Albizuri
  • Xabat Galletebeitia Abaroa
  • Etxahun Lekue Etxebarria
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas'
  • Aitor Bizkarra Ruiz

 

Finala abenduaren 15ean jokatuko da, 17:00etan, Bilbao Arenan. Finaleko ateak 15:30ean zabalduko dira.

Finaleko sarrerak erosteko bide desberdinak daude. Alde batetik, www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke. Beste alde batetik, Durangoko Azokako Bertsozale Elkartea-Lankuren stand-ean ere eskuratu ahal izango dira. Azkenik, finalaren egunean bertan txarteldegia zabalduko da Bilbao Arenaren kanpokaldean, 12:30etik aurrera.

                Twitter Facebook Instagram YouTube