Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Berrizen jokatuko da domekan Udabarriko Faseko lehenengo saioa

2016/04/06
Berrizko Kultur Etxean jokatuko da kanporaketa 17:30ean; Sei bertsolarik parte hartuko dute Udazkeneko Fasera sailkatzeko balioko duen saioan.

Udabarriko Faseagaz hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016. Lehenengo saioa apirilaren 10ean, domekan, izango da Berrizen, Kultur Etxean, 17:30ean.

Lehenengo saioa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Beñat Romero Maguregi
  • Iñaki Lersundi Arrizabalaga
  • Lander Ibarluzea Bikandi
  • Mikel Galarza Idirin
  • Peru Vidal Gurrutxaga

Saioan gaiak ematen Itxaro Juaristi Olaetxea ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

 

Udabarriko Fasean bertsolariek egin beharreko lanak, hauek:

  • Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
  • Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
  • Lauko handian ofiziotan launa kopla
  • Bakarkako lana: gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean

 

Saiorako sarrerak Berrizko kultur etxeko txarteldegian egongo dira salgai, domekan bertan, 16:30etik aurrera.

 Twitter ikonoa fb