Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Arrate Illarok irabazi du Erandion Udabarriko Faseko hirugarren kanporaketa

2016/04/23
Josu Murueta kutur etxean jokatu dute sei bertsolariek saioa, eta giro ederrean joan da.

Gaur arratsaldean jokatu da Astrabuduako (Erandio) Josu Murueta kultur etxean Udabarriko Fasearen hirugarren kanporaketa.

Horrela geratu dira puntuazioak:

  • Arrate Illaro Etxebarria 188
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra 161
  • Illart Gumuzio Larrazabal 142,5
  • Aitor Esteban Etxebarria 142,5
  • Gurutz Uruburu Ibarguengoitia 137
  • Bikain Urkiri Etxebarria 94,5

Gaurko saioan gai emale beharretan Amaia Ugalde Begoña aritu da. Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasearen hurrengo kanporaketa bihar jokatuko da. Ondarroan izango da, Beikozini antzokian, 17:30ean.

 Twitter ikonoa fb