Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aitor Bizkarrak irabazi du Balmasedako sailkapen saioa

2018/05/06
Goizean eskolarteko sariketak jokatu ostean arratsaldean Udabarriko Faseko sailkapen saioa jokatu da Klaret Antzokian.

Bertsoz bete da Balmaseda gaur. Goizean eskolarteko sariketak jokatu dira, eta arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko sailkapen saioa. Klaret Antzokian elkartu dira bertsozaleak saioan.
Hauek dira gaurkoan parte hartu duten bertsolariak:

  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Aritz Landeta Terceño
  • Beñat Molina Uribe
  • Iñaki Lersundi Arrizabalaga
  • Ion Barrocal Besga
  • Jon Ander Urkiaga Egidazu

Saioko irabazlea Aitor Bizkarra Ruiz izan da. Horrela geratu dira puntuazioak:

  1. Aitor Bizkarra Ruiz 196,5
  2. Ion Barrocal Besga 160
  3. Jon Ander Urkiaga Egidazu 157,5
  4. Beñat Molina Uribe 133,5
  5. Aritz Landeta Terceño 125,5
  6. Iñaki Lersundi Arrizabalaga 122,5

Gai jartzaile beharretan Xabier Sainz de la Maza Bilbao aritu da. Epaimahaia Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jon Jaio Aiartzaguenak eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga ibili da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube