Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Muxikara eta Berrizera helduko da gaur Udabarria Bertsotan

2020/09/23
Muxikako saioko sarrera guztiak agortu dira; Berrizekoak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke.

Bigarren astean sartu da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Gaur, saio bi jokatuko dira: Muxikan eta Berrizen.

A multzoko saioa Muxikan jokatuko da, Ariatzako eskoletan, 18:30etik aurrera. Bertan kantuan arituko diren bertsolariak, hurrengoak dira:

  • Aritz Landeta Terceño
  • Arkaitz Zipitria Mendizabal
  • Eneko Aldana Carrasco
  • Iñaki Lersundi Arrizabalaga
  • Jone Larrinaga Dañobeitia
  • Peru Irastortza Santxo

Gai emale beharretan Leire Garatxena Larrabe ibiliko da. Epamahaiko kideak Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea izango dira. Idazkaria, ostera, Itziar Basterretxea Olarreaga.

Saio honetarako sarrerak agortuta daude.

 

B multzoko saioa, ostera, Berrizko kultur etxean jokatuko da ordu berean, 18:30an. Kantuan ariko den seikotea:

  • Aitor Esteban Etxebarria
  • Axier Goñi Arsuaga
  • Iruri Altzerreka Martinez
  • Maider Altuna Urbina
  • Mikel Goiriena Larrazabal
  • Nahia Ibarzabal Gisasola

Gai emaile beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea arituko da eta, epaile beharretan, Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea ariko dira. Idazkari beharrak Karmele Gisasola Zenikazelaiak egingo ditu.

Berrizko sarrerak eskuragai daude oraindik www.bertsosarrerak.eus atarian.