Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Eneko Aldana eta Iruri Altzerreka nagusi Muxikan eta Berrizen

2020/09/23
Muxikako Ariatzako eskoletan eta Berrizko kultur etxean jokatu dira gaurko saioak; bihar amaituko da Udabarria Bertsotan.

Azken astean sartu da Udabarria Bertsotan. Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako beste sailkapen saio bi jokatu dira gaur: Muxikan eta Berrizen. Biak hasi dira 18:30ean.

A multzoko saioa Muxikan jokatu da, Ariatzako eskolatan. Sarrega guztiak agortu dira. Saioko irabazlea Eneko Aldana izan da. Horrela geratu da saioko sailkapena:

  1. Eneko Aldana Carrasco............178
  2. Arkaitz Zipitria Mendizabal.........175,5
  3. Jone Larrinaga Dañobeitia........160
  4. Peru Irastortza Santxo..............154
  5. Aritz Landeta Terceño...............152
  6. Iñaki Lersundi Arrizabalaga........116


Saioan gaiak ematen Leire Garatxena Larrabe aritu da. Epaimahaian Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea egon dira. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

B multzoko saioa, Berrizen jokatu da, kultur etxean. Saioan nagusi, Iruri Altzerreka izan da. Horrela geratu dira beste puntuazioak:

  1. Iruri Altzerreka Martinez......................170,5
  2. Mikel Goiriena Larrazabal...................169,5
  3. Aitor Esteban Etxebarria.....................150,5
  4. Nahia Ibarzabal Gisasola....................145
  5. Maider Altuna Urbina..........................142
  6. Axier Goñi Arsuaga.............................135


Saioan gaiak ematen Itxaro Juaristi Olaetxea ibili da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkaria Karmele Gisasola Zenikazelaia izan da.

Bihar jokatuko dira Udabarria Bertsotan faseko azken saioak Zallan eta Derion. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.