Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nerea Ibarzabal Salegi

 

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Igorre

Nerea Ibarzabal Hasierako agurra
Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita 8ko nagusia

Bikotea zarie. Elkarrekin hasi zinienetik argi euki dozue ez zenduela guraso izan gura. Onintza, Nereak esan deutsu azkenaldian buruari buelta asko eman deutsazala eta guraso izan gurako leukela. Zuk Onintza ez dozu iritzia aldatu.

Nerea Ibarzabal, Beñat Ugartetxea 8ko txikia

Nerea soinu teknikaria zara eta Beñat musika talde bateko abeslaria. Gaurko kontzertuan, Beñatek ez dau nota bat bera be asmatu. Amaieran, entzuleak txistuka hasi dira. Nerea, Beñat hurbildu jatzu hasarre, txistuen errua zure lanari leporatzen.

Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra 10eko txikia

Nerea zure lagun bat kartzelan dago Almerian. Bihar bisita daukazula-eta, Oihana zure lagunaren amarekin geratu zara. Eguraldi kaxkarra iragarri dabela eta bidaiarekin arduratuta dagoala esan deutsu.

Nerea Ibarzabal Puntuari erantzunak

1. Nori emon deutsazu/azken besarkada? 2. Alkar zaintzea dogu/garrantzitsuena

Nerea Ibarzabal Kartzela

Gaur arte gogor defendatu izan dozu. Orain, zalantza sortu jatzu.

Nerea Ibarzabal Bukaerako agurra

Bilbo

Nerea Ibarzabal Hasierako agurra
Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue 8ko nagusia

Lagunak zarie. Umetan ikastetxe berean ikasi zenduen eta eskola jazarpena sufridu zenduen. Gaur, eskolatik deitu deutsue, ikasleekin jazarpenaren gaia lantzen dabizela-eta zuen bizipenak kontetako eskatzen. Nerea, zuk joateko asmoa daukozu, Etxahunek, ostera, ez.

Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal 8ko txikia

Lanekoen bazkaria euki dozue. Parranda luzatu eta karaokean amaitu dozue. Onintza bertan sartu zarienetik, Nerea enpresako zuzendari nagusiak ez dau mikrofonoa soltau. Onintza zeu be kantetako desietan zagoz.

Nerea Ibarzabal Puntuari erantzunak

1. Euskara batuak dau/aurton urtemuga 2. Baliagarria da/alkar ulertzeko

Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal 10eko txikia

Erropa denda bat zabalduko dozue laster eta dana atontzen zabizie. Xabat, manikiak kutxatik atara dozuezenean, Nereak esan deutsu ez dabiezela gorputz errealak irudikatzen eta ez dauzela ipini gura.

Nerea Ibarzabal Bakarka, gaia emanda

Abokatua zara. Ama etorri jatzu ustelkeria kasu baten auziperatu dabela-eta bera defenditzeko eskatzen. Bihar erantzungo dautsazu.

Nerea Ibarzabal Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram YouTube