Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Umeen gunea egongo da Bizkaiko finalean

2016/12/07
Saioak irauten duen bitarteean umeek gune horretan egoteko aukera edukiko dute; hezitzaileak egongo dira eurekin batera.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean umeen gunea jarriko du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Saioak irauten duen bitartean egongo da zabalik eta hezitzaileak egongo dira bertan.

Zerbitzua doakoa da, baina aurretiaz izena ematea gomendatzen da. Izena aurretik ematen duten ume guztiek edukiko dute aukera gunean egoteko, baina egunean bertan datozenak kopuru batera arte hartuko dira bakarrik.

Aurretiaz izena emateko deitu 638 20 75 33 telefonora edo idatzi bizkaikotxapelketa@bertsozale.eus helbidera. Informazio gehiago gura izanez gero ere, deitu edo idatzi.