Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Markina-Xemeingo Bertso Eskolak finalaurrekorako deia egin du

2016/11/17
Zapatuko finalaurrekoaren harira hainbat ekintza antolatu dituzte herrian; bertara joateko deia egin dute bideo bidez.

Markina-Xemeingo Bertso Eskolak euren herrian egingo den finalaurrekora joateko deia egin du bideo bidez. Azaroaren 19an jokatuko da finalaurrekoa, Markina-Xemeingo Uni frontoian, 17:30etik aurrera.

Finalaurrekoaren harira, bertso eskolak, Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak eta herriko Gure Esku Dagok hainbat ekintza antolatu dituzte elkarlanean. Saioa hasi aurretik kafea eta bizkotxoak eskainiko dituzte frontoiaren kanpoaldean. Saio ostean, bokatak egongo dira. Eta afalostean, kontzertuak Akerbeltz gaztetxean: 2zio eta Urrats erromeria.

Bertso eskolakoek Markina-Xemeinera hurreratzeko deia egin dute bideo bidez. Lotura, hemen.