Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Joseba Artzak irabazi du Arrigorriagako saioa

2016/05/14
Lonbo aretoan jokatu da asteburu honetako saioa; sei bertsolari izan dira gaur ere protagonistak, eta giro ederra nagusitu da Arrigorriagan.

Gaur arratsaldean jokatu da Arrigorriagako Lonbo aretoan Udabarriko Fasearen zortzigarren kanporaketa. Aretoak itxura dotorea hartu du, eta giro ederrean joan da saioa.

Joseba Artzak batu du puntu gehien Lonbon, 183,5 puntu. Horrela geratu dira puntuazioak:

  • Joseba Artza Zubillaga 183,5
  • Arkaitz Zipitria Mendizabal 168,5
  • Unai Mendiburu Valor 160,5
  • Ander Aldazabal Olabarri 155
  • Igor Galartza Intxausti 148
  • Galder Bilbao Martinez 'Txapi' 125,5

Gaurko saioan gai emaile beharretan Ane Arnaiz Sanchez aritu da. Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.