Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Joseba Artza Zubillaga

1978an Etxebarrin jaio eta harrezkero bertan bizi izan da beti. Enpresa Kudeaketa ikasi zuen eta arlo horretan dihardu lanean. 1996an parte hartu zuen aurrenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan (Araba-Bizkaikoa orduan). 1996, 2002, 2004, 2006, 2008, 2010 eta 2012an finalaurrekoetara heldu zen. 1997ko Txapelketa Nagusian kantatu zuen. 2006 eta 2010eko Lea-Artibaiko txapelduna da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Mungia

Joseba Artza, Peio Ormazabal 8ko nagusia

Bikotea zarie. Joseba: orain hamar urte Euskal Herrira etorri zintzien lan bila, eta bata edo bestea beti ibili zarie beharrean orain arte. Orain biok geratu zarie langabezian, eta zuen jaioterrira bueltau ala ez pentsetan zagozie.

Eneko Abasolo 'Abarkas', Joseba Artza 8ko txikia

Zuok biok argazki lehiaketa baten emon zenduen izena, eta kalera urten dozue inspirazino bila. Zu, Eneko, paisaiari argazkiak egin eta egin zabiz. Josebak, ostera, bere buruari baino ez dautsoz egiten argazkiak.

Joseba Artza Puntuari erantzunak

1. Bertsogintza Bizkaian/ osasun betean 2. Gaur oholtza ganean/ neu neska bakarra

Joseba Artza Kartzela

Ondo pentsau eta gero, herentzia egitea erabaki dozu.

Etxebarria

Joseba Artza, Miren Amuriza 8ko nagusia

Gurasoak zarie. Zuen alabea gero eta sarriago oldartzen da zuen kontra. Egoera jasanezina bihurtu da.

Joseba Artza, Iratxe Ibarra 8ko txikia

Astronautak zarie. Gurearen moduko bizitza egon leiteken planeta batera heldu zarie lehenengoz. Momentu batetik bestera, gure planetara zuzeneko konexioa egingo dozue. Mundu guztia dago zuen zain.

Joseba Artza, Eneko Abasolo 'Abarkas' 10eko txikia

Lo egiteko arazoak daukazuezala eta, zuen loa ikertu gura dabe. Horretarako, gaur gabaz kablez josi deutsue burua, eta monitorez betetako logela batean egin behar dozue lo.

Joseba Artza Puntuari erantzunak

1. Trebiñu ez da izango/ momentuz araba 2. Gustetan ez jakuna/ ez dugu entzuten

Joseba Artza Kartzela

Dimititu egin dozu.