Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Peio Arondo Barandiaran nagusitu da Uribe Kostako bigarren kanporaketan

2014/05/11
Algortan jokatu da Uribe Kostako bigarren kanporaketa; maiatzaren 16an jokatuko da hirugarren eta azken kanporaketa Sopelan.

Aurrera doa Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. Bigarren kanporaketa be jokatu da, eta Peio Arondo Barandiaranek irabazi du. Algortako Ekin tabernan egin zen kanporaketa, eta horrela lotu ziren puntuaketak:

Peio Arondo Barandiaran 175
Miren Loizaga Legarra 161
Gabi Basañez Ruiz 147
Iñigo Kortazar Elias 146
Peru de Pedro Larrea 137

Bigarren kanporaketa jokatuta, bakarra geratzen da maiatzaren 24an Algortako Fadura kiroldegiko aretoan jokatuko den finalean kantatuko duten sei finalistak zeintzuk izango diren erabakitzeko.

Hirugarren kanporaketa Sopelako Ander Deuna ikastolan jokatuko da barikuan, maiatzaren 16an, 20:30ean. Bertsolariak, hurrengoak:

Itxaso Paia Ruiz
Maddalen Markaida Santamaria
Pello Etxebarria Kerexeta
Imanol Uria Albizuri
Arrate Illaro Etxebarria
Jagoba Pereda Txopitea

Kanporaketaren aurretik egingo den afarirako txartelak albegetxo@gmail.com helbidean edo 605704385 telefonoan eska daitezke. 15 euro balioko dute.