Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gorka Ostolazak batu ditu puntu gehien Mallabian

2014/11/02
Orain arteko saioetan baino zale gehiago batu dira Mallabiako frontoian eta giroa bero-bero egon da; Ostolazak lortu du saioa irabaztea, eta finalaurrekoetarako zuzeneko txartela lortu du markina-xemeindarrak.

400 lagunetik gora elkartu dira Mallabiako frontoian #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketan. Bertsolariak, hurrengoak:

  • Arrate Illaro Etxebarria
  • Eneko Arrate Sololuze
  • Gorka Ostolaza Ikaran
  • Malen Amenabar Larrañaga
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Peru Vidal Gurrutxaga

 

Ariketa guztiak egin ostean, Gorka Ostolaza Ikaranek lortu du puntu gehien batzea, 379,5 puntu. Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du markina-xemeindarrak, eta azaroaren 30ean Urdulizen kantatuko du. Gaurko saioko beste bertsolariak puntuazioen zain geratuko dira. Puntuazioak:

  • Gorka Ostolaza Ikaran 379,5
  • Nerea Ibarzabal Salegi 353
  • Peru Vidal Gurrutxaga 344
  • Arrate Illaro Etxebarria 343
  • Eneko Arrate Sololuze 333,5
  • Malen Amenabar Larrañaga 332,5

Sariak banatzen Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Asier Ibaibarriaga Apoita, eta Mallabiako alkatea, Milagros Mondragon Sagastagoia egon dira.

Gai emale beharretan Begoñe Olabarria Astobiza ibili da. Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Andoni Larrea Garai, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.