Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Finalerako oharrak

2014/12/19
Bihar jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Bilbao Arenan; ohar batzuk luzatu gura dizkie entzuleei Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak ohar batzuk eman nahi dizkie bertsozaleei bihar jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako. Akordatu, jende asko batuko garela leku berean. Horregatik, antolatzaileei kasu egin eta jarraitu oharrei.

 

Ateen irekiera:

Bilbao Arenako ateak 16:00etan zabalduko dira. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak sasoiz joateko gomendioa eman gura die bertsozaleei, jende asko batuko garelako eta azken orduan trabarik ez egoteko.

Sarreren salmenta:

Internet bidezko sarreren salmenta itxita dago. Bihar, 14:00etan zabalduko da Bilbao Arenako txarteldegia.

 

Bilbao Arenara nola heldu:

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak finalera garraio publikoan joateko gomendioa luzatu nahi du.

Bilbao Arenara heltzeko, Bilbora heltzeko garraio publikoak eskaintzen dituen ohiko bideak erabili behar dira. Ostean, Bilboko Metroan Alde Zaharreko geltokian jaitsi, eta Unamunoko atetik irten behar da. Handik Miribillara oinez hamar minutu-ordu laurden daude.


Bestelako oharrak:

  • Bilbao Arena aretoan ezin da erre
  • Segurtasun arazoak ekiditeko, aretora ezin da latarik sartu, ezta kristalezko edukiontzirik ere. Plastikozko botilei tapoia kenduko zaie.
  • Jartzerakoan, ohar bi:
    • Eskaileretan ezin da jarri
    • Aulkien artean ez utzi hutsunerik
    • Emergentzia kasuren bat balego, antolatzaileek emandako oharrei kasu egin
    • Leku txikian jende asko elkartuko gara. Bertsolariek mugimendu guztiak sumatzen dituzte oholtzatik; horregatik, mugitu behar izanez gero, itxaron bertsoaldia amaitu arte.