Zapatuan egingo dugu Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia

2018/02/22
Igorreko kultur etxean izango da batzarra, 11:00etan; bazkide guztiak daude gonbidatuta.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak urteko Batzar Nagusia egingo du otsailaren 24an, zapatuan, Igorreko kultur etxean.

11:00etan hasiko da batzarra. Lehenengo 2017 urtearen deskargua egingo da, eta gero, 2018ko egitasmoa aurkeztu. Batzar ostean, 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren barne aurkezpena egingo da. Amaitzeko, luntxa egongo da

Elkarteko zuzendaritzak bazkide guztiei luzatu gura die zapatuan batzarrera joateko gonbita.