Bizkaia

Zapatuan Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia egin zen Bilbon

2019/03/18
Zapatuan, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen urteko batzarra egin zen Bilboko La Bolsan. Bertan, 2018ko egitasmoaren errepasoa eta 2019ko proposamena aurkeztu, eta bazkideek onartu zuten.

Elkartearen urteko Batzar Nagusia, martxoaren 16an, zapatuan, egin zen Bilboko La Bolsa eraikinean.

2019-03-16 BN. Bilbo

Bertan Elkarteko bazkideak batu, eta zuzendaritzaren proposamena ontzat eman zuten. Lehenengo, 2018ak emandakoaren errepasoa egin zen, eta ostean 2019rako proposamena aurkeztu zuen zuzendaritzak. 

Aho batez onartu zen Zuzendaritzaren proposamena. 

Luntxa jatera joan aurretik, 2018aren argazki errepasoa ikusteko aukera izan zuten bazkideek. Hemen