Bizkaia

Uribe Kosta taldeak irabazi du XXIX. BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoa

2021/11/15
Abadiñoko Errota Kultur Etxean izan da gaur BBK sariketako lehenengo finalaurrekoa, Uribe Kosta eta Uribe Butroe taldeen artean. Uribe Kosta taldea sailkatu da finalera

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehengo finalaurrekoa jokatu da gaur Abadiñon Uribe Kosta eta Uribe Butroe taldeen artean. Uribe Kostak batu ditu puntu gehien eta beraz, finalera sailkatu da.

Abadiñoko Errota Kultur Etxean Traña-Matiena eskolako eta Abadiño BHIko ikasleak egon dira publiko gisa eta saioa oso giro onean joan da.

2021-11-15 Abadiño BBK

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

• 18 urtera artekoetan:

  • Uribe Kostatik: June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago
  • Uribe Butroetik: Eneko Elordui, Izaro Bilbao eta Ixone Asategi

• 24 urtera artekoetan:

  • Uribe Kostatik: Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza
  • Uribe Butroetik: Ainhoa Gorostiaga, Jokin Arriola eta Joseba Ortuzar

2021-11-15 Abadiño BBK

Gaurko saioko aurkezlea Ander Adazabal izan da eta epaimahaia Beñat Romerok, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharra Idoia Anzorandiak egin du.

BBK sariketako hurrengo finalaurrekoa asteazkenean jokatuko da, Barrutialde BHIn Lea Artibai eta Busturialdea taldeen artean.

Finala, berriz, azaroaren 29an izango da BBK Salan.