Uribe Kosta ere aurrera BBK Sariketan

2016/02/24
Uribe Butroeko taldeari irabazita sailkatu da hurrengo fasera Uribe Kostako taldea; Sopelako Ander Deuna ikastolan jokatu da gaur goizean BBK Sariketako hirugarren kanporaketa.

Bertsolari gazteen BBK sariketaren hirugarren kanporaketa jokatu dute gaur Uribe Butroeko eta Uribe Kostako taldeek Sopelako Ander Deuna ikastolan. Gaurko irabazlea Uribe Kostako taldea izan da 415 puntugaz; Uribe Butroeko taldeak 397,5 puntu lortu ditu.

18 urtera artekoetan, Uribe Butroeko taldean Ainhoa Gorostiaga Urkizu, Iker Larizgoitia Gonzalez de San Roman eta Leire Amenabar Larrañaga aritu dira kantuan; Uribe Kostako taldean, ostera, Irene Ezkurra Eris, Aritz Landeta Terceño eta Unai Mendiburu Valor.

24 urtera artekoetan, Uribe Butroeko taldean, Jon Larrabide Fuldain, Peru Berasategi Etxebarria eta Malen Amenabar Larrañaga ibili dira; Uribe Kostako taldean, Inazio Vidal Gurrutxaga, Paule Loizaga Legarra eta Peio Arondo Barandiaran.

Gaurkoan Nahia Arrese Ugarte ibili da aurkezle beharretan. Epaimahaia Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Jurgi Fuentes Goikoetxea aritu da.

Kanporaketa irabazita, hurrengo fasera pasatuko da Uribe Kostako taldea, eta martxoaren 8an Zallan jokatuko den finalaurrekoan parte hartuko du.

BBK sariketako hurrengo kanporaketa martxoaren 1ean jokatuko da, Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxean, 11:20ean. Hego Uribeko eta Lea-Artibaiko taldeek jokatuko dute kanporaketa hori.