Udako bertso barnetegia Gorozikan: izena-emate epea zabalik

2017/04/24
Ekainaren 26tik 29ra izango da aurtengo udako bertso barnetegia Gorozikan, eta izen-emate epearen lehenengo fasea gaur bertan hasi da.

Aurtengo udako bertso barnetegia, ekainaren 26tik 29ra izango da Gorozikan. Helburua, beti bezala, Bizkaia osoko bertso eskoletako gazteen topaketa honetan bertsoaren, kantuaren eta kulturaren inguruan ederto pasatzea da.

 

Adina

Bertso barnetegia 13 eta 18 bitarteko gazteei zuzenduta dago.

 

Izen-ematea

Barnetegiko parte hartzaile kopurua mugatua denez, izen-ematea bi fasetan egingo dugu.

  • Lehen izen-emate fasea apirilaren 24tik maiatzaren 5era izango da.
  • Izena emateko ondorengo informazioa bidali beharko duzue bizkaia.administrazioa@bertsozale.eus helbidera: 
    • Ikaslearen datuak: (izen-abizenak, ikastetxea eta maila)
    • Guraso/ tutore baten datuak: (izen-abizenak, posta elektronikoa eta telefono zenbakia)
  • Izena ematean epostaz jasoko dituzue gainerako ohar guztiak.