Udako Barneteguna eta Barnetegia antolatu ditugu gazteentzako

2021/06/10
DBH1 eta DBH2ko ikasleentzako izango da Barneteguna eta DBH3tik bigarren batxilergorakoentzako Barnetegia; izen-emate epea zabalik dago.

Badago uda hasieran elkartzea eta bertsotan gozatzea baino plan hoberik? Bertso-eskoletako gazteen arteko harremanak sendotzea beti izan da gure helburuetako bat eta, aurten ere, helburu horrekin elkartuko gara.

Ekainaren 25erako Udako Barneteguna antolatu dugu DBH 1eko eta DBH2ko ikasleentzako. Nagusiagoentzako, ostera, Udako Barnetegia jarri dugu martxan ekainaren 28tik uztailaren 1era, DBH3tik bigarren batxilerrera artekoentzako.

Egitasmo bietarako izen-emate epea zabalik dago eta webgune honen bitartez egin beharko da. Aforoa mugatua izango da eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko izen-ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan.

 

Barneteguna, ekainaren 25ean

DBH1eko eta DBH2koentzako ekimena izango da. Mendexako frontoian elkartuko gara 10:00etan. Aurkezpen jolasekin hasiko da eguna eta Mendexa abentura park-era joango gara gero. Ibilbide ezberdinak egingo ditugu bertan.

Ostean, bertso eskola eta bertso bazkaria egingo ditugu Mendexan eta, eguraldiak laguntzen badu, hondartzara joango gara nahi duenak bainua har dezan.

19:00etan amaituko da egitaraua eta Lekeitioko ikastola aurrera joango gara gazteak euren arduradunekin bertan elkartzeko.

Eraman beharrekoa:

  • Abentura parkerako: arropa erosoa eta kirol oinetako itxiak (sandaliarik edo txankletarik ez)
  • Hondartzarako: bainujantzia eta esku-oihala
  • Ura
  • Eguzkitako krema
  • Musukoa
  • Osakidetzako txartela


Bizkaiko Bertsozale Elkarteak jarriko duena:

  • Covid protokoloa bermatzeko beharrezko materiala
  • Otorduak: Hamaiketakoa, bazkaria eta askaria
  • Ura

Barnetegunean izena emateko 25 euro ordaindu beharko dira (formularioan jartzen du ordainketa zelan egin). Izena emateko, bete lotura honetan dagoen formularioa eta atxiki ordainagiria.

 

Barnetegia, Gorozikan

Ekainaren 28tik uztailaren 1era arte izango da Barnetegia Gorozikan (Muxika), DBH3tik bigarren batxilerrera arteko ikasleentzako.

Gorozikako plazan elkartuko gara ekainaren 28an, 18:00etan. Uztailaren 1ean arduradunak 12:00etan etorri beharko dira gazteen bila, leku berera.

Udako Barnetegi berezi honetan bertso munduan sakontzeko aukera izango dugu, bertso eskoletan egiten dugun ohiko jardunetik haragoko pausu bat ematekoa. Ikastaro ezberdinak egingo ditugu antzerki munduko pertsonekin, baita bertsolariekin ere. Bertso eskola, mendi buelta, hondartza, lagunartea eta aisialdiaz gozatzeko aukera ederra izango da.

Eraman beharrekoa:

  • Lotarako zakua
  • Oinetako erosoak mendirako
  • Kirolerako zein hondartzarako arropa
  • Musukoa
  • Osakidetzako txartela

Parte hartzeko 60 euro ordaindu beharko dira (formularioan jartzen du ordainketa nola egin). Izena emateko lotura honetan dagoen formularioa bete behar da eta ordainagiria atxiki.

Edozein zalantza izanez gero, deitu Bizkaiko Bertsozale Elkartera 946 812 711 edo idatzi bizkaia@bertsozale.eus helbidera.