Txorierriko topaketan elkartu dira gaur gazteak

2016/06/17
Sondikako kultur etxean ospatu dute topaketa; 200 gazte inguru elkartu dira bertsoaren inguruko jaian.

Bertso topaketek Txorierrin egin dute geldialdia gaurkoan. Gaurkoagaz, aurtengo bertso topaketa guztiak amaitu dira.

Sondikako kultur etxean ospatu da bertso topaketa. Larrabetzuko, Lezamako, Zamudioko, Derioko eta Gorondaganeko 200 ikasle inguru elkartu dira bertan bertsoaren inguruko festa handian.

Etxahun Lekueren gidaritzapean, gazteek bertso sortak kantatu dituzte, eta kantu zahar eta berriak ere bai Lorea Zulaika gitarra jolearen laguntzagaz. Bat-bateko bertsoekin gozatzeko aukera ere eduki dute Arkaitz Estiballes eta Malen Amenabar bertsolarien laguntzagaz.

Amaieran, diplomen banaketa egin dute, udaleko ordezkariarekin.

Ikasturteari amaiera ederra emanda, datorren urtean egingo dira topaketa gehiago. Ondo pasa oporretan!