Bizkaia

Formazio saioa antolatu dugu Txapelketan kantatuko duten bertsolarientzat

2023/01/18
Udabarriko Fasean eta zuzenean udazkenean kantatuko duten bertsolarientzat izango da saioa, baita, bertso-eskoletako irakasleentzat ere.

Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolarien eskutik, Txapelketako parte hartzaileei zuzendutako formazio saio laburra antolatu dugu otsailaren 8rako, Durangon. Saioaren helburua bertsolariei Txapelketa prestatzen laguntzeko tresnak ematea izango da.

2018-03-17 formazio sioa

Informazio orokorra:

Izen-ematea:

Izena emateko hemen.

Formazio saioan izena emateko aukera izango dute Udabarria Bertsotan-en izena eman dutenek, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2023ra zuzenean sailkatuta daudenek eta bertso eskoletako irakasleek.

Izena emateko formulario hau bete eta 20 euro ordaindu beharko dira. Ordainketa egiteko hurrengo kontu korronte zenbakiak daude aukeran:

  • Kutxabank: ES15 2095 0036 62 5060246189
  • Laboral Kutxa: ES43 3035 0042 95 0420011426

Formazio saioko aforoa mugatua izango da eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko izen-ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan.

2018an egin zen formazio saioa.