Bizkaia

Durangaldea taldeak irabazi du XXVII. BBK Sariketako hirugarren kanporaketa

2019/03/21
Markina-Xemeinen izan da gaur BBK sariketako laugarren kanporaketa Lea-Artibai eta Durangaldea taldeen artean. Azken honek lortu du finalaurrekoetarako sailkapena.

Markina-Xemeinen jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako laugarren kanporaketa Lea-Artibai eta Durangaldea taldeen artean. Lea Artibaik 380 puntu batu ditu, eta Durangaldeak 436, beraz, Durangaldekoek egingo dute sariketan aurrera. 

Markina-Xemeingo Kultur Aretoan Bekobenta eta Berakruz ikastetxeetako ikasleak egon dira publiko moduan eta oso giro onean egin du saioak aurrera.

 

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

  • 18 urtera artekoetan:
    • Lea Artibaitik: Sara Asenjo, Antton Bereziartua eta Eider Gallastegi
    • Durangaldetik: Irune Basagoiti, Bittor Altube eta Ander Sarriugarte
    2019-03-21 BBK Markina-Xemein
  • 24 urtera artekoetan:
    • Lea Artibaitik: Nahia Ibarzabal, Aissa Intxausti eta Garazi Navarro
    • Durangaldetik: Eneko Barruetabeña, Igor Galartza eta Gorka Pagonabarraga
    2019-03-21 BBK Markina-Xemein

Gaurko saioko aurkezlea Jone Antsotegi izan da eta epaimahaia Miriam Juaristi, Jose Garaizabal eta Beñat Romerok osatu dute. Idazkari beharra Ione Narbaizak egin du.

Gaurko saioarekin amaitu dira Bertsolari Gazteen XXVII. BBK sariketako kanporaketak eta datorren astean hasiko dira finalaurrekoak. Lehenengoa martxoaren 27an jokatuko da Deustun Uribe Butroe eta Hego Uribe taldeen artean eta bigarrena, ostera, martxoaren 28an Sopelan Uribe Kosta eta Durangaldea taldeen artean.

Finala apirilaren 3an izango da, Bilboko Sala BBKn, finalaurreko bakoitzeko irabazleen artean.