Durangaldea taldeak irabazi du XXVI. BBK Sariketa

2018/03/22
Gaur jokatu da Bertsolari Gazteen XXVI. BBK sariketaren finala Bilboko BBK Salan Durangaldea eta Uribe Kosta taldeen artean. Gaurkoan puntu gehien batu dituen taldea, eta beraz, 2018ko edizioko irabazlea Durangaldea taldea izan da.

Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finala gaur iluntzean jokatu da Bilbon Durangaldea eta Uribe Kosta taldeen artean. 393.50 punturekin irabazi du sariketa Durangaldea taldeak, eta Uribe Kostak puntu erdi gutxiago baino ez du atera, 393.00 punturekin, beraz, bigarren egin du.

 BBK finala 2018

Gaurkoan ondorengo 12 bertsolari gazteak izan dira protagonistak:

  • Durangaldea:
    • 18 urtera artekoak: Eider Gallastegi Agirrebeitia, Ander Sarriugarte Garcia, Bittor Altube Sarrionandia
    • 24 urtera artekoak: Eneko Barruetabeña Bilbao, Iker Apraiz Solaguren eta Txaber Altube Sarrionandia
  • Uribe-Kostatik:
    • 18 urtera artekoak: Aritz Landeta Terceño, Maider BarañanoUribarri eta Naroa Torralba Rodriguez
    • 24 urtera artekoak: Maialen Ruesgas Rasines, Unai Mendiburu Valor eta Kerman Diaz Franco

BBK finala 2018

Aurten, lehenengoz, taldekako agurrekin hasi dute saioa bertsolariek, eta elkarri adarra joaz girotu dute aretoa. Talderik originalenari saria Uribe Kostako gazteen taldeak eskuratu du. Taldekideek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saioetarako sarrerak lortu dituzte.

BBK finala 2018

Bestalde, finaleko Bizkaiera onenaren saria Bittor Altube Sarrionandiak jaso du.

 BBK finala 2018

Gaurkoan Itxaro Juaristi Olaetxea ibili da aurkezle beharretan. Epaimahaia Juanjo Respaldiza Ozaetak, Inazio Vidal Gurrutxagak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Ione Narbaiza Gallastegi aritu da.

 BBK finala 2018

Sari banaketa ekitaldian Onintze Ituño BBK-ko ordezkariak, Idurre Maortua Ikastolen Elkarteko ordezkariak eta Ainhoa Markinez Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak hartu dute parte.

 

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak zorionak eman gura dizkie aurtengo BBK Sariketan parte hartu duten guztiei. Bereziki bertsolariei, gai-jartzaile taldeari eta epaile taldeari.