Otsailaren 26an aurkeztuko da 2018ko BBK Sariketa

2018/02/23
11:00etan egingo da aurkezpena Bilboko BBK aretoan.

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketa datorren astean hasiko da. Astelehenean egingo da aurkezpena, otsailaren 26an, Bilboko BBK aretoan. 11:00etan hasiko da.

Aurkezpenean aurtengo edizioari buruzko xehetasun guztiak emango dituzte mahaiaren bueltan elkartuko diren ordezkariek: Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Ione Narbaiza eragileak; Xabat Galletebeitia bertsolariak; Juanjo Respaldiza Ikastolen Elkarteko ordezkariak; eta Onintze Ituñu BBK-ko ordezkariak.

Saioak aurkezpenaren ondorengo egun eta asteetan izango dira.