Otsailaren 14tik 16ra egingo da neguko bertso barnetegia

2014/02/07
Muxikako Gorozika aterpetxean elkartuko dira aurten be 14 urtetik 18 urtera arteko gazteak. Izena emateko epea zabalik dago oraindino.

Asteburu pasa ederra egiteko aukera edukiko dute gazteek aurten be neguko bertso barnetegian. Izan be, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak neguko bertso barnetegiak antolatu dituzte Muxikako Gorozika aterpetxean. 14 urtetik 18 urtera arteko gazteei dago zuzenduta.

Otsaialaren 14an hasiko da barnetegia, eta 16ra arte egongo dira gazteak Gorozikan.

Izena emateko bertso eskolako irakasleari jakinarazo, edo bestela, deitu telefono zenbaki hauetako batera: 94 681 27 11 (Bizkaiko Bertsozale Elkartea) edo 94 435 43 40  (Bizkaiko Ikastolen Elkartea).

Barnetegian parte hartzeak 40 euro balioko du. Etxe bereko kide bat baino gehiago joango balira, bigarrenak erdia ordainduko du.

Egitaraua, hurrengoa izango da:
        
Otsailak 14        
    17.00    Ondo etorria
    18.00    Alkar ezagutzeko jokoak
    19.00    Bertso eskola
    21.00    Afaria eta gaubela


Otsailak 15        
    9.00    Armosua
    10.00    Ibilaldia
    14.00    Bazkaria
    16.00    Bertso eskola
    19.00    Bertso eskola
    21.00    Bertso afaria


Otsailak 16        
     9.00    Armosua
    10.00   Garbiketa
    12.00   Agurra

 

Animatu eta parte hartu neguko barnetegian! Ederto batean pasatuko dugu!