Otsailaren 10etik 12ra izango da aurtengo neguko bertso barnetegia

2023/01/16
Izen-ematea zabalik dago urtarrilaren 30era arte; webgune honen bidez egin daiteke.

Gorozikako aterpetxean (Muxika) batuko dira aurten DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteak. Helburu nagusiak bertsoarekin gozatzeko aukera izateaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izango dira aurten ere.

Otsailaren 10etik 12ra bitartean izango da barnetegia, barikutik domekara. Barikuan 17:30ean hasiko da egonaldia, eta domekan, 12:00etan amaituko da. Prezioa 48€-koa da.

Eman izena!

Honetarako, izen emate orria bete beharko da eta ordainketaren egiaztagiria atxiki beharko da.  Aforoa mugatua izango da eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko izen-ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan. 

 2023-1-16 neguko barnetegia Baratze

Barnetegira eraman beharrekoak:

  • Osakidetzaren txartela
  • Lo zakua
  • Oinetako erosoak mendirako
  • Kirolerako arropa
  • Etxeko zapatilak

 

Edozein zalantza izatekotan, bertso irakasleari galdetu edo bulegora deitu: 946812711