Bizkaia

Maite Sarasolak irabazi du Bizkaiko eskolarteko hirugarren kanporaketa

2019/05/13
Gaur jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren hirugarren kanporaketa; guztira zazpi gaztetxo oholtzaratu dira Lemoan jokatu den saioan.

Dagoeneko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren 3 kanporaketa jokatu dira, eta asteazkenekoa baino ez da geratzen.

Gaurko kanporaketan zazpi gaztek hartu dute parte.  Puntu gehien batu dituena Maite Sarasola izan da. 

2019-05-13 Eskolartekoa Lemoa

Hauek izan dira gaurko protagonistak:

  • Aitor Bilbao
  • Janire Arrizabalaga
  • Izaro Mazo
  • Unai Intxausti
  • Maren Gallastegi
  • Maddi Askaiturrieta
  • Maite Sarasola

Gai-emaile lanetan Iñaki Iturriotz aritu da, eta epaileak Leire Etxebarria, Miriam Juaristi eta Ander Txakartegi izan dira. Idazkaria Idoia Anzorandia izan da.

2019-05-13 eskolartekoa Lemoa

 Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak lau kanporaketa izango ditu. Gaurkoa hirugarrena izan da, eta beraz, bakarra geratzen da:  

•    Maiatzak 15, 17:00etan, Getxon, Erromoko kultur etxean.

2019-05-13 eskolartekoa Lemoa

 Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 25ean jokatuko da Abadiñoko probalekuan. Finaleko egunean egongo den bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.