Lea-Artibaik irabazi du XXIX. BBK Sariketako bigarren finalaurrekoa

2021/11/17
Arratzuko Barrutialde institutuan izan da gaur BBK sariketako bigarren eta azken finalaurrekoa, Busturialdea eta Lea-Artibai taldeen artean. Lea Artibai taldea sailkatu da finalera; beraz, erabakita geratu da azaroaren 29ko finala.

Aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako azken finalaurrekoa jokatu da gaur Arratzun Busturialdea eta Lea Artibai taldeen artean. Lea-Artibaik batu ditu puntu gehien eta, beraz, talde hau sailkatu da finalera.

Finala, azaroaren 29an izango da, asteleheneko saioa irabazi zuen Uribe Kosta eta gaurko finalaurrekoa irabazi duen Lea Artibai taldeeen artean.

Gaurkoan Arratzuko Barrutialde institutuko ikasleek osatu dute publikoa eta oso giro ona egon da saioan zehar.

2021-11-17 BBK Arratzu

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:
• 18 urtera artekoetan:

  • Busturialdetik: Aitzol Unzueta, Ismael Aomar eta Jokin Ansotegi
  • Lea Artibaitik: Amaiur Galdos, Ariane Sololuze eta Ziara Larrinaga

• 25 urtera artekoetan:

  • Busturialdetik: Iker Uriarte, Janire Arrizabalaga eta Koldo Muñiz
  • Lea Artibaitik: Aissa Intxausti, Garazi Navarro eta Irune Basagoiti

2021-11-17 BBK Arratzu

 

Gaurko saioko aurkezlea Etxahun Lekue izan da eta epaimahaia Beñat Romerok, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharra Idoia Anzorandiak egin du.

BBK sariketaren finala azaroaren 29an izango da BBK Salan 18:00etan Uribe Kosta eta Lea Artibai taldeen artean.