Jon Lopategi zendu da

2019/02/08
Bihar egingo zaio azken agurra bertsolari muxikarrari.

Bart zendu da Jon Lopategi Lauzirika bertsolari txapelduna eta bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea izan dena.

Muxikan (Bizkaia) jaio zen, 1934an. Frankismo garaian hasi zen bertsotan, plazarik plaza, gehienetan Jon Azpillaga bertsolaria lagun zuela.

Jon Lopategi_artxibokoargazkia_xdz

50 urte beteta zituela, 1984tik aurrera, bertsolaritza irakasle lanetan aritu zen eta 90eko hamarkadan goi mailara iritsi diren bertsolari bizkaitar gehienak Lopategiren eskutik heldu dira.

Euskal Herriko bertsolari txapelketa irabazi zuen 1989an -txapeldunorde, 1982an eta 1986an-, eta Bizkaiko Bertsolari Txapeldun lau aldiz izan zen: 1962, 1964, 1966 eta 1987 urteetan. 1993an Andoni Egañari jantzi zion Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapela -Egañak lortu zuen lehena- eta Bizkaikoan, 2012an, Arkaitz Estiballesi.

Hileta elizkizuna bihar, otsailak 9, izango da, 18:00etan, Ariatzako Santa Kurtze Eliz-parrokian (Muxika)

Jon Lopategiri buruzko informazio gehiago, hemen.

Iturria: Bertsolari aldizkaria.