Irune Basagoitik irabazi du Bizkaiko eskolarteko txapelketa

2020/10/17
Arrigorriagan jokatu da gaur Bizkaiko eskolarteko bertsolari txapelketa; beharrezko segurtasun neurriak beteta jokatu da saioa.

Bizkaiko eskolarteko bat-bateko sariketaren finala jokatu da gaur goizean Arrigorriagan. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena da eskolartekoa.

2020-10-17 Eskolartekoa. Arrigorriaga

Aurten 27 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta lau kanporaketa jokatu dira. Horietatik zortzi heldu dira finalera:

  • Irune Basagoiti
  • Maider Altuna
  • Izaro Bilbao
  • Leire Vargas
  • Amaiur Atxa
  • June Diaz
  • Sara Asenjo
  • Jokin Ansotegi

Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin dute gazteek, eta ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horiek egin ostean, Leire Vargas eta Irune Basagoiti izan dira buruz-burukora sailkatu diren bertsolari biak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan diote atal honetan.
Buruz burukoa jokatu ostean, Irune Basagoitik batu ditu puntu gehien, eta beraz, 2020ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu du. Txapela Karlos Molinuevok, Arrigorriagako bertso eskolako sortzaileak, ipini dio txapeldunari.

2020-10-17 Eskolartekoa. Arrigorriaga
Buruz burukoa jokatu duten bertsolari biak, azaroaren 14an Abadiñon jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.
Bat-bateko finalean aurkezle beharretan Igor Menika aritu da. Epaimahaia Iñaki Aurrekoetxeak, Mirari Azulak eta Joseba Santxok osatu dute. Idazkari lanetan, ostera, Idoia Anzorandia ibili da.

2020-10-17 Eskolartekoa. Arrigorriaga

Sari banaketan hurrengoek parte hartu dute:

  • Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria
  • Josune Bañales Ikastolen Elkarteko ordezkaria
  • Karlos Molinuevo, Arrigorriagako bertso eskolako sortzailea


Aurten aurrez aurre ezin, eta idatzizko txapelketa online egin dute Bizkaiko gazteek. Guztira 97 parte hartzaile egon dira eta hurrengoak izan dira bertsolari saridunak:

2009an jaiotakoak

  • 1. Saria: Ainize Zubia
  • 2. Saria: Iraia Mendez
  • 3. Saria: Julene Arnaiz

2008an jaiotakoak:

  • 1. Saria: Imanol Kanaletxebarria
  • 2. Saria: Marie Ozerin
  • 3. Saria: Maialen Zautua

2007an jaiotakoak:

  • 1. Saria: Nile Torrealdai
  • 2. Saria: Itziar Agirrezabalaga
  • 3. Saria: Enara Gallastegi

2006an jaiotakoak:

  • 1. Saria: Joan Irastorza
  • 2. Saria: Anitz Arronategi
  • 3. Saria: Ariane Sololuze

2005-2002 urte bitartean jaiotakoak:

  • 1. Saria: Peio Lago
  • 2. Saria: Oier Errementeria
  • 3. Saria: Aner Zuluaga