Irakasle-eragile lan poltsan izena emateko epea, zabalik

2016/09/07
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak transmisio sailerako IRAKASLE-ERAGILE lan poltsa zabaldu gura du, aurrera begira sortu daitezkeen beharrei erantzuteko.

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen transmisio proiektuan izan daitezkeen irakasle-eragile beharrei erantzuteko lan-poltsa zabaldu gura du Elkarteak. Bai ikasturte honetan sortu daitezkeen ordezkapenetarako, baita aurrera begira sor daitezkeen ordu gehikuntzetarako ere.

 

Eskatzen da:

  • Bertsolaritza klaseak emateko gaitasuna
  • Bertso mundua ezagutzea
  • Unibertsitate mailako ikasketak izatea; magisteritza gradua izatea hobetsiko da
  • Euskara maila ona izatea, EGA edo baliokidea
  • Gida-baimena izatea

 

Interesatuak, CVa eta motibazio gutuna bidali bizkaia.administrazioa@bertsozale.eus helbidera. Azken eguna: 2016-09-19.