Irakasle-eragile lan poltsan izena emateko epea, zabalik

2017/03/13
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak transmisio sailerako IRAKASLE-ERAGILE lan poltsa bat du, aurrera begira sortu daitezkeen beharrei erantzuteko.

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen transmisio proiektuan izan daitezkeen irakasle-eragile beharrei erantzuteko lan-poltsa du Elkarteak. Poltsan izena emateko epea zabalik dago, bai ikasturte honetan sortu daitezkeen ordezkapenetarako, baita aurrera begira sor daitezkeen ordu gehikuntzetarako ere.

 

Eskatzen da:

  • Bertsolaritza klaseak emateko gaitasuna
  • Bertso mundua ezagutzea
  • Unibertsitate mailako ikasketak izatea; magisteritza gradua izatea edo Irakasle Gaitasun Agiria (CAP/IGZ) izatea hobetsiko da
  • Euskara maila ona izatea, EGA edo baliokidea
  • Gida-baimena izatea

Interesatuak bidali CVa eta motibazio gutuna ondorengo helbidera: bizkaia.administrazioa@bertsozale.eus 

Azken eguna: 2017-03-20.