Bizkaia

Iruri Altzerrekak irabazi du Bizkaiko eskolarteko bigarren kanporaketa

2018/04/23
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu da gaur; guztira bederatzi gazte oltzaratu dira Durangon jokatu den saioan

Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketari pasadan eguenean eman zitzaion hasiera Deustun, eta gaur bigarren kanporaketa jokatu da Durangoko Kurutziaga ikastolan. Bederatzi gaztek egin dute gaurkoan bertsotan eta Iruri Altzerreka izan da puntu gehien batu, eta beraz, finalerako txartela lortu duen bertsolaria.

Eskolartekoa. Durango

Hauek izan dira bederatzi parte hartzaileak:

  • Bittor Altube
  • Iruri Altzerreka
  • Gorka Pagonabarraga
  • Ander Sarriugarte
  • Antton Bereziartua
  • Irune Basagoti
  • Janire Arrizabalada
  • Ander Azkarai
  • Ane Aldana

Eskolartekoa. Durango

Gai-emaile lanetan Ainhoa Urien aritu da, eta epaileak Leire Etxebarria, Alaitz Etxanobe eta Miriam Juaristi izan dira. Idazkaria Jone Antsotegi izan da.

Eskolartekoa. Durango

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak lau kanporaketa izango ditu, bi jokatu dira dagoeneko, eta ondorengoak dira hurrengo bi kanporaketak:
 
•    Apirilak 24, 17:00etan, Getxon, Erromoko kultur etxean
•    Apirilak 25, 17:00etan, Lemoan, Jubilatuen gaineko aretoan
Eskolartekoa. Durango
Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 6an jokatuko da Balmasedako Klaret Antzokian. Finaleko egunean egongo den bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahal izango dira laster.

Eskolartekoa. Durango