Bizkaia

Gernika-Lumon izango da 'Plazara!' ekimenaren lehenengo saioa barikuan

2023/01/24
Urtarrilaren 27an izango da Plazara!ren aurtengo lehenengo saioa Arrano tabernan, 18:30ean hasita

Bertsolari gazteen Plazara! zirkuituaren hirugarren edizioa ere badator. Saioak urtarrila eta maiatza bitartean izango dira Bizkaia osoan zehar, hilean behin. Helburu nagusi bi ditu ekimenak, alde batetik, bertsolari gazteen plazaratzean eragitea da eta, bestetik, beraien arteko saretzea eta talde izaera indartzea. Parte hartzaileak eurak izango dira antolatzaileak, gainera.

URTARRILEKO SAIOA. GERNIKA-LUMO.
Barikuan abiatuko da aurtengo Plazara! Gernika-Lumon. Saioa Arrano tabernan izango da 18:30ean. Bertsolariak Araitz Katarain, Beñat Bilbao, Maite Sarasola eta Enare Muniategi izango dira, eta gai-jartzailea Aitor Etxebarriazarraga.

2023-02-10 Plazara

OTSAILEKO SAIOA. IURRETA.
Aste bi beranduago izango da hurrengo saioa, otsailaren 10ean Iurretako Abadetxean, 19:30ean. Iruri Altzerreka, Unai Foruria, Iker Garitagoitia, Irune Basagoiti eta Peru Irastorza izango dira bertsolariak eta Ander Elorriaga arituko da gai-jartzaile beharretan.

 2023-02-10 Plazara