Gazteen udazkeneko bertso plana azaroren 6tik 7ra izango da eta zabalik dago izen-ematea
Bertso-eskoletako gazteen arteko harremanak sendotzea izaten da Elkartearen helburuetako bat eta, oraingoan ere, helburu horrekin elkartuko gara. Ekimen hau Bertsolari gazteen taldekako BBK sariketarekin lotuta dago.
Egonaldia 2008-2011 urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta dago. Gorozikako aterpetxean elkartuko gara barikuan 17:30ean eta Gernika-Lumon amaituko dugu zapatuan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoaren ostean.
Izen-emate epea zabalik dago eta webgune honen bitartez egin beharko da. Prezioa 30€ da. Aforoa mugatua izango da eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko izen-ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan. Gazteek urriaren 25a baino lehen eman beharko dute izena.
Egun berezi honetan bertso munduan sakontzeko aukera izango dugu, bertso eskoletan egiten dugun ohiko jardunetik haragoko pausu bat ematekoa. Egun ederra antolatu dugu denok batera egoteko: bertso eskola, ikastaroa, bertso-paseoa eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa.
BARNETEGIAN IZENA EMATEKO FORMULARIOA
Eraman beharrekoa:
- Lotarako zakua
- Aldatzeko arropa
- Osakidetzako txartela
Bertso barnetegian izena emateko epea zabalik dago urriaren 25era arte, eta prezioa 30€koa da (saiorako sarrera barne). Izen ematea formulario bidez egin beharko da. Aforoa mugatua izango da eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko adina, izen ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan.
Formularioan eskatuko dira bankuko datuak, eta ordainketa helbideratze bidez izango da urriaren 26ko astean.
