Gazteen Negulekuak Muxikan

2015/01/09
Eskolartekoari amaiera emateko eta urtea ezin hobeto hasteko, aurten lehen aldiz, Negulekuak egin ditugu Bizkaiko Muxika herrian. Bertan eskolartekoan parte hartu duten gazteak, udalekuetan dabiltzanak eta urte guztian zehar bertsoarekin gozatzeko aukera duten bertso eskoletako 15-18 urte bitarteko kideak elkartu gara. Guztira 60 laguneko koadrila bat (hezitzaile eta sukaldariak barne).

Aste buru guztian zehar hainbat ekintza egin ditugu bertsoa uztartuz, horien artean, larunbat arratsaldean Onintza Enbeita eta Agin Laburu etorri ziren bixitan. Solasaldi eta bertso afari eder batekin goxatu ziguten eguna.

Egonaldi motza izan da baina nahikoa oporraldiren buelta indar berritzeko!

Gazteen Negulekuak egin dira Muxikan