Gazteen neguko bertso plana antolatu dugu abendurako

2021/11/11
Elkarrekin egoteko eta ikasteko aukera izango dugu abenduaren 3tik 4ra; izen-emate epea zabalik dago.

Abenduaren 3tik 4ra egonaldia antolatu dugu 2003-2006 urteen artean jaiotako gazteentzat. Morgan elkartuko gara barikuan 17:00etan eta Larrabetzun amaituko dugu zapatuan, Bizkaiko Bertsolari txapelketaren azken finalaurrekoa amaitzen denean.

Bertso-eskoletako gazteen arteko harremanak sendotzea beti izan da gure helburuetako bat eta, oraingoan ere, helburu horrekin elkartuko gara.

Izen-emate epea zabalik dago eta webgune honen bitartez egin beharko da. Aforoa mugatua izango da eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko izen-ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan. Izena emateko azken eguna azaroaren 21a izango da.

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

Morgako Meakaur aterpetxean elkartuko gara abenduaren 3an 17:30ean eta abenduaren 4an Bizkaiko Txapelketaren azken finalaurrekoa bukatu ostean etorri beharko dira arduradunak gazteen bila Larrabetzura.

Egun berezi honetan bertso munduan sakontzeko aukera izango dugu, bertso eskoletan egiten dugun ohiko jardunetik haragoko pausu bat ematekoa. Egun ederra antolatu dugu denok batera egoteko: bertso eskola, ikastaroa, bertso-paseoa, txapelketaren azken finalaurrekoa eta aisialdiaz gozatzeko aukera ederra izango da.

Eraman beharrekoa:

  • Lotarako zakua
  • Aldatzeko arropa
  • Musukoa
  • Osakidetzako txartela

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak jarriko duena:

  • Covid protokoloa bermatzeko beharrezko materiala
  • Otorduak: afaria, gosaria eta bazkaria
  • Finalaurrekoa ikusteko sarrera

Parte hartzeko 25 euro ordaindu beharko dira (formularioan jartzen du ordainketa nola egin). Izena emateko lotura honetan dagoen formularioa bete behar da eta ordainagiria atxiki.

Edozein zalantza izanez gero, deitu Bizkaiko Bertsozale Elkartera 946 812 711 edo idatzi bizkaia@bertsozale.eus helbidera.