Gaiak gaitzat hartuta

2014/02/27
31 bertsozale elkartu dira Durangon gai-jartzailetzako formakuntza saioetan, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzan.

Bertsozaleek gai-jartzailetzari buruz apur bat gehiago jakiteko aukera eduki dute asteon Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzan.

Danera, 31 lagun elkartu dira Maite Berriozabal Berrizbeitia gai-jartzailearen azalpen, aholku eta gomendioak entzutera. Txapelketako gai-jartzailetzari buruz aritu ziren batez be, eta ariketaz ariketa, zelako gaiak ipintzen diren aztertzen aritu dira.

Hasieran saio bakarra egitea aurrikusten bazen be, izena eman dutenen kopuruagatik, azkenean talde bi egin behar izan dira. Erantzuna bikaina izan da, eta horregatik, aurrera begira saio gehiago egitea aztertzen ari da Bertsozale Elkartea.