'Euskara piztuz' Barakaldoko topaketan 600 ikasle elkartu dira

2016/05/31
Barakaldoko Clara Campoamor antzokia gaztetxoz bete da bertso topaketan; hiru txandatan joan dira ikasleak antzokira bertsoagaz gozatzera.

Euskara Piztuz ekimenaren baitan kantua, bertsoa eta euskara batu ziren atzo Barakaldoko Clara Campoamor antzokian.

Aforo kontuak direla eta, hiru txandatan egin ziren topaketak, hau da, hiru topaketa egin ziren egun berean ikasle guztiek goza zezaten ikuskizunagaz. Guztira, 12 ikastetxetako 600 ikasle inguru batu ziren bertan, Idoia Anzorandia eta Unai Ormaetxearen gidaritzapean.

Ikuskizunean, ikasgelan landutakoa oholtzara eroan zuten gazteek. Bestetik, Barakaldoko bat-bateko taldekoek bertso sortak kantatu zituzten. Guztia Lorea Zulaika gitarra jolearen laguntzagaz.

Bat-bateko bertsoaldiz gozatzeko aukera ere egon zen Barakaldon Jone Uria eta Peru Vidal bertsolariekin.

Gaur Zornotzan egingo da bertso topaketa, eta barikuan, ostera, Galdakaon.