Arabar Errioxara irteera egingo dugu irailaren 8an

2018/08/31
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Eguna ospatuko dugu urtero legez irailean; izen ematea zabalik dago.

Irailaren 8an izango da aurten arabar errioxara irteera. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen du egun pasa. Aurten ere, zuzendaritza eta lantaldeaz gain, bertso-eskolak eta bazkide guztiak gonbidatu ditu Elkarteak.

Eguneko plana izango da: hamaiketakoa, Guardian goiz pasa, Arabarte bodegan bazkaria eta Bastidan arratsalde pasa.

Autobus bi egongo dira, eta hurrengo ibilbideak egingo dituzte:

  • 8:00 Getxo / 8:30 Bilbo / 9:00 Amorebieta-Etxano
  • 8:15 Gernika-Lumo / 8:45 Iurreta / 9:00 Amorebieta-Etxano

Oraindik izena emateko aukera badago. Horretarako, idatzi bizkaia@bertsozale.eus helbidera edo deitu 94 681 27 11.