Enkarterriko bertso topaketa izan da gaur Zallako zine antzokian

2015/05/12
Enkarterriko bertso topaketa egin da gaur goizean Zallako zine antzokian; 250 gazte inguru batu dira bertsoagaz gozatzera.

Bertsoak Zallan egin du geldialdia gaurkoan. Ikasturte honetako laugarren topaketa izan da gaurkoa, eta 5 ikastetxetako 250 gaztetxok hartu dute parte.

 Enkarterriko Topaketa 2015. Zalla 2015-05-12

Enkarterriko topaketan ere ikastetxeetan landutako bertso sortak ekarri dituzte gazteek oholtzara, Beñat Aiartza gitarra joleak lagunduta. Horrez gain, ikasle eta irakasleek abesti zahar eta berriak abestu dituzte.

Bat-batean Leire Portugués Cebrián eta Ander Ucelay Aristi bertsolariak aritu dira.

Hurrengo topeketa Zornotzan izango da, maiatzaren 19an.