Data aldaketa Bertsolari Gazteen BBK sariketan

2015/03/13
Saio bitako datak aurreratuko dira Bertsolari Gazteen aurtengo BBK sariketan

Antolakuntzatik kanpoko arrazoiak tarteko, datorren astean Durangon eta Markina-Xemeinen jokatuko diren saien datak aldatu egin dira. Kasu bietan egun bat aurreratu dira saioak. Lekuak eta ordutegiak mantendu egiten dira.

 2015-03-11. Zalla. 2. kanporaketa

Horrela geratzen dira, hemendik sariketaren amaierara bitarteko, saioak:

 3. kanporaketa

  • Data: martxoak 16, astelehena
  • Lekua: Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutua
  • Ordua: 12:00
  • Taldeak: Durangaldea - Busturialdea

1. finalaurrekoa:

  • Data: martxoak 17, martitzena
  • Lekua: Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxea
  • Ordua: 11:30
  • Taldeak: Lea-Artibai - Arratia/Txorierri

2. finalaurrekoa:

  • Data: martxoak 24, martitzena
  • Lekua: Sopelako Ander Deuna ikastola
  • Ordua: 9:30
  • Taldeak: Uribe Kosta - 3. kanporaketa irabazlea

Finala

  • Data: martxoak 26, eguena
  • Lekua: Bilboko Kafe Antzokia
  • Ordua: 19:00
  • Taldeak: 1. finalaurreko irabazlea - 2. finalaurreko irabazlea