Bizkaia

Bizkaiko bertsolaritzaren jaia ekainaren 3an izango da Markina-Xemeinen

2017/05/18
Ekainaren 3an, Markina-Xemeinen, Bizkaiko eskolarteko finala Bizkaiko taldekakoaren finala izango dira.

Egun osoko jaia izango da Markina-Xemeingo frontoi txikian ekainaren 3an. Bizkaiko Bertso Eskolen eta bertsozaleen elkargune izango da Markina-Xemein.

Goizean gaztetxoenen txanda izango da. Eskolarteko idatzizko sariketaren finalak emango dio hasiera egunara, 10:00etan, eta ostean bat-bateko sariketa egingo da, 11:30ean. Dagoeneko jokatu dira bat-bateko lau kanporaketak, eta ondorengoa izango da finalean kantatuko duen zortzikotea: Eztizen Artola, Bittor Altube, Beñat Bilbao, Aritz Landeta, Iruri Altzerreka, Gorka Pagonabarraga, Naroa Torralba eta Maider Barañano.

Eskolarteko sariketa amaituta, bazkari herrikoia egingo da. Gura duen guztia dago bazkarira gonbidatuta. Bazkari tiketak salgai daude dagoeneko 10€-an www.bertsosarrerak.eus atarian.

2017 06 03 kartela

Bazkal ostean Bizkaiko lehenengo Taldekako Txapelketaren finala izango da, 17:00etan hasita. 3 taldek jokatu dute finala. Ondorengo egunetan jokatuko dira finalaurrekoak, eta 3 talde finalistak ezagutuko ditugu.

Eguna borobiltzeko Joxpa taldearen erromeria izango da. Eta egun osoan zehar txosna eta musika egongo dira. Afaltzeko bokadilloak ere egongo dira txosnan.

 Xaguxaharra soilik

 

 

sariketarekin izango da lehenengo, eta bat-batekoa ostean.

Eguerdian bazkari herrikoia izango da, eta ostean